Aramaioko Gazte Uda ekimenean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, ekainaren 20ra arte. 2009 eta 2012 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta daude, eta uztailean zehar bost ekintza egingo dituzte. Lehena, uztailaren 2an: Zarautzera egun-pasa joango dira (10 euro). Uztailaren 11tik 12ra, berriz, Albiñara joango dira, gaua pasatzera (5 euro). Uztailaren 16rako, tortilla-patata lehiaketa antolatu dute (bi euro). Uztailaren 21ean, Ganborraldera joango dira, izarrak ikustera (doakoa). Eta, azkenik, uztailaren 29an, Mutrikura joango dira, egun-pasa.
Bestalde, urriaren 10etik 12ra Zuhatzan asteburu-pasa egingo dute, eta 2013an jaiotakoak ere eman dezakete izena.
Izena emateko, prestatu duten galdetegia bete behar da, eta aukeratutako ekintzen prezioaren batura ordaindu, kontu korronte hautako batera transferentzia eginez: Kutxabank (ES98 2095 5055 51 1061730429) edo Laboral Kutxa (ES92 3035 0001 51 0010015926).