Hona hemen Bulego taldearen Zure begi horiek abestia.
Aramaioko musika eskolak atzo eman zion amaiera ikasturteari ikasleen emanaldiekin. 30 ikasletik gora igo ziren kultur etxeko taula gainera, batzuk instrumentu ikasleak eta beste batzuk hizkuntza musikalekoak, eta hamabi konbotan banatuta talde ezagunen abestiak jo zituzten, besteak beste, ETS, Zetak, Bulego eta Vendetta taldeenak. Kultur etxea lepo bete zen eta txalo zaparradak jaso zituzten emanaldien truke.
Hona hemen Bulego taldearen Zure begi horiek abestia.
2025 eka 06 Aramaio
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.