Besteak beste, alkatearekin batzarra egin ostean, Musika Etxea eta Sastiña ikusi zituen, eta Asier Agirrek adierazi du herriko proiektu ezberdinei buruz hitz egin zutela: "Proiektu horiek izan daitezke auzoetako jaiak, herriko ekintza ezberdinak, kultur-taldeak, kulturgileak eta abar...".
Aramaiotik Besaidera egin zuten bisita, izan ere, Besaide biziberritzeko lanean ari dira Aramaioko, Arrasateko, Elorrioko eta Otxandioko Udalak, mendi elkarteak eta EAEko hiru mendi federazioak. Han beste hiru kiderekin elkartu ziren. "Besaide biziberritzeko proiektua garatzen ari gara eta hiru Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin jarri gara harremanetan. Egubakoitzean etorri zen Arabako kultura diputatua. Besaiden egin beharrekoa azaldu genion eta bilera egingo dugu lanean jarraitzeko", dio Agirrek.