Txirritola euskara elkartearen ipuin lehiaketak baditu sarituak

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 9a, 18:01

Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa ekitaldia kultura etxean. Antolatzaileak pozik agertu dira parte hartzearekin. Sarituak eta lehiaketan parte hartu duten neska-mutikoak eta helduak ere bai.

Txirritola euskara elkarteko kideek gaur arratsaldean egin dute ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Kultura etxe aurrean egitekoa zen, baina euria tarteko areto nagusian hartu dute babesleku eta bertan banatu dituzte sariak.

Eskolako neska-mutikoek osatzen dute parte-hartzaileen multzo handiena. Nerabeen sailean pertsona bakarrak hartu du parte eta nagusien mailan zazpik.

Txirritola euskara elkarteko Amaia Bellosok eta Aitziber Aginagaldek gidatu dute sari banaketa ekitaldia lepo bete den aretoan. Parte-hartzaile guztiak jaso dute diploma. Hauek izan dira sarituak:

  • Lehen zikloa: Gelako ikasle guztien artean egin dute ipuin bat eta saria jaso dute. Diploma bana eta gelarako saria.  Ipuinaren izena: Oilo zoroa eta pandaren istorioa.
  • 3. maila:
    • 1. saria: Youssef Ed Darife. Kaixo Asier. Burmuina.
    • 2. saria: Ane Madina Ugalde. Kaixo Irati. Burmuinak idatzita.
  • 4. maila:
    • 1. saria: Xabi Casares Axpe. Kaixo nire lagun mina. Urdailak idatzita.
    • Xune Agirre Ramila. Kaixo Fifi. Bihotzak idatzita.
  • 5. maila:
    • 1. saria: Libe Reguero Osinaga. Ametsak betetzen.
    • 2. saria: Argi Abarrategi Gonzalez de Mendoza. Baserriko lanak.
  • 6. maila:
    • 1. saria: Mairu Zubia Ameskua. Familia berria.
    • 2. saria: Ur Agirre Ramila. Eta?
  • Nerabeak:
    • 1. saria: Maia Armendariz Eriz. Opor ezberdinak
    • 2. saria: hutsik.
  • Helduak:
    • 1. saria: Maitane Gomez de Segura (afari bat)
    • 2. saria: Amaia Pavon (otar bat)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak