Bost urteren ondoren, Aramaiok taldea eratu du Arabako Herriarteko Pilota Txapelketarako

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko mai. 9a, 12:24

Asier del Campok eta Markel Arriolabengoak, Arabako Udaberri Txapelketako irabazleak, osatuko dute senior mailako bikotea.

Bost urteren ondoren, Aramaiok Arabako Herriarteko Pilota Txapelketan hartuko du parte, eta lehen partidua domekan jokatuko dute, Laudioren kontra, goizeko hamaiketan, Aramaioko Maider Unda Pilotalekuan.

Azken bost urteetan Aramaiok ez du ordezkaririk izan txapelketa horretan, talderik ezin izan duelako osatu, baina aurten herriko lau pilotarirekin eta Gasteizko eta Legutioko pilotari banarekin eratu dute taldea. Honako hauek dira parte hartuko duten pilotari aramaioarrak: kadeteetan, Ibai Osoro; gazte mailan, Markel Beitia; eta seniorretan, Markel Arriolabengoa eta Asier del Campo.

Laudiokoen aurka lehiatu ostean, Gasteizko eta Aguraingo pilotarien aurka neurtuko dituzte  ndarrak. Herri bakoitzaren kontra hiru partidu jokatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak