Emakumeen Mundu Martxak geldialdia egingo du Aramaion

Sara Lanz 2025ko mai. 9a, 08:32

Emakumeen Mundu Martxako ekitaldia Bergaran, 2025eko martxoan.

Ekofeminismoaren eta lurraren defentsaren aldarriak izango dira protagonista, maiatzaren 10ean.

Emakumeen Mundu Martxak geldialdia egingo du Aramaion maiatzaren 10ean, ekofeminismoaren eta lurraren defentsaren aldeko aldarrikapenekin. Mugimendu feminista global horrek bost urtean behin antolatzen du martxa, eta aurten Nepalen hasi eta Saharaino iritsiko da, herrien burujabetza eta bizitza bizigarriak erdigunean jarrita.

Aramaioko Talde Feministak antolatutako ekitaldia 11:30ean hasiko da, Sastiña ermitan, eta 12:30ean martxa abiatuko da, San Bixente plazatik. Ekintza nagusia Matxain kaleko ortu batean egingo da, makroproiektuek herri-lurren eta elikadura burujabetzaren aurka duten eragina salatzeko.

Ekintzak Feministok lurraren defentsan dinamika zabalago baten parte izango dira, eta Euskal Herriko beste hainbat borrokarekin sarean antolatutako ekintza bat da. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera, etxetik jana eramanez elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izango baitute.

Antolatzaileek azpimarratu dute borroka feminista eta ekologista uztartzea funtsezkoa dela gaur egungo testuinguruan. Aramaioko ekintzaren bidez, zaintzari, lurrari eta komunitateari balioa emateko beharra aldarrikatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak