Udaberriko ekintzak antolatu ditu Aramaioko Gaztetxokoak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko mai. 8a, 11:36

Iazok udan Albiñara gaua pasatzera egindako irteera. (Argazkia: Gazte Uda).

Datorren astean mendi irteera egingo dute Kurtzetatik Leintz Gatzagara, eta ekainean, berriz, Hontza Extrem-era egingo dute egun pasa. Bi ekintzan parte hartzeko izena eman behar da.

Aramaioko Gaztetxokoak antolatuta, maiatzaren 17an mendi irteera egingo dute Kurtzetatik Leintz Gatzagara. 10:30ean Kurtzetako miradorean elkartuko dira, eta 13:30ean Leintz Gatzagan bazkalduko dute, bakoitzak bere bazkaria eramanda. 17:00etan itzuliko dira. Izena emateko azken eguna domeka izango da.

Bestalde, ekainaren 14an Hontza Extrem-era egingo dute irteera. 11:00etan aterako da autobusa Aramaiotik, eta goiza Hontza Extrem-en igaro eta gero, Otxandion bazkalduko dute, oraingo honetan ere, norberak berea eramanda. 17:30ean itzuliko dira Aramaiora. Izena emateko azken eguna ekainaren 11 izango da.

Izena emateko Whatsapp-eko taldera edo 616 52 96 34 telefono zenbakira idatzi beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak