Maiatzaren 8ra atzeratu du Aramaioko Udal Gobernuak gaurko deituta zegoen ohiko osoko bilkura

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko api. 30a, 09:46

Aramaioko Udal Gobernuak jakinarazi duenez, gaur, 18:00etan egitekoa zen apirileko ohiko osoko bilkura maiatzaren 8an egingo dute.

Apirileko ohiko osoko bilkura gaur egitekoa zuen Aramaioko udalbatzak, baina udal gobernuak jakinarazi duenez, bertan behera geratu da gaurko deialdia eta maiatzaren 8ra atzeratu dute.

Gai zerrendan honako puntuak zeuden jasota: Onartzea, badagokio, aurreko bilkuretako aktak; Landa eraikinek eta beste eraikin batzuetara mantendu beharreko distantziaren egokitzapena 50/2025 dekretuaren arabera; Dirulaguntzen plan estrategikoa 2025-2027; Dirulaguntzen oinarriak onartzeko eskumena alkateari delegatzea; Debagoiena aukeraketa energetikoa 2023. Parte-hartze prozesua burutzeko hitzarmenaren informazioa ematea, eta galderak eta eskaerak.

Hala, Asier Agirre alkateak aurreratu duenez, datorren asteko osoko bilkuran gai horiek lantzeaz gain, beste zenbait puntu ere batuko dituzte gai zerrendara; besteak beste, zinegotzi berriaren kargu-hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak