Pintura lehiaketa antolatzeko bilera irekia egingo du eguaztenean Aramaioko Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko maiatzaren 2a

Kaleko pintura lehiaketako parte-hartzaile bat, aurreko edizio bateko artxibo irudian.

Beste urte batez, pintura lehiaketa antolatu nahi du Aramaioko Udalak, eta bilera irekia deitu du eguaztenerako, maiatzak 7, arratsaldeko seietan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Herriko artisten parte-hartzea indartu egin nahi dute, eta, horretarako, lehiaketaren funtzionamendua aldatzea da asmoa, herritarrei lehiaketa erakargarriago egiteko. Horregatik, bileran, pintura lehiaketa antolatzeko proposamenak partekatu eta ekarpenak jasoko dituzte.

Hala, herriko margolarien lanekin erakusketa bat antolatzekotan da Udala, eta herriko artistak bileran parte hartzera gonbidatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak