Hiru ikastaro antolatu ditu KZguneak maiatzerako Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga

Datorren astean izango dira saioak, eta izena emateko epea gaur amaituko da. Ikastaroetan parte hartzea nahi dutenek itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera idatzi behar dute.

KZgunearen zerbitzuak hiru ikastaro antolatu ditu datorren asterako. Maiatzeko saio guztiak eskuko telefonoarekin argazkiak atera eta horiek editatzeko eta musika aplikazioei buruzkoak dira: Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin (maiatzak 5 eta 6), Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin (maiatzak 7 eta 8) eta Musika aplikazioak zure smartphonean (maiatzak 9). Saio guztiak 16:00etatik 18:00etara izango dira, KZgunean.

Izena emateko azken eguna gaur da, eta parte hartu gura duenak itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora idatzi behar du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak