Aramaioko Udalak antolatutako pintura lehiaketako bilera egingo dute herritarrekin herriko artisten parte-hartzea indartzeko. Lehiaketaren funtzionamendua aldatu nahi da. Batzarraren helburua da pintura lehiaketako proposamenak partekatu eta ekarpenak jasotzea. Bilerara herriko margolariak ere gonbidatu nahi dituzte, asmoa baita haiek egindako lanen erakusketa bat antolatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.