Ibarrako hiri berrikuntzako plan berezia, jendaurrean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko apirilaren 14a

Nardeaga kaleko argazki batean, oinezkoak eta autoak.

Ibarrako hiri berrikuntzako plan bereziari hasierako onarpena 2020ko irailaren 24an eman bazitzaion ere, aurtengo martxoaren 24an berriro ere hasierako onarpena eman zaiola adierazi du Aramaioko Udalak, ingurumen txosten estrategikoa iraungita zegoelako.

Hortaz, berriro ere espedientearekin hasi behar izan dutela azaldu dute, tarte horretan jasotako alegazioak eta aurretik aurkeztutako iradokizunak aintzat hartuta.

Hala, hasierako onarpenaren iragarkia Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean dago argitaratuta, eta maiatzaren 9ra bitartean espedientea ikusgai egongo da udal bulegoetan, edozein interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Onarpenaren dokumentazioa Aramaioko Udalaren webgunean kontsulta daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak