Jaia 13:00etan hasiko dute, sei aizkolariren erakustaldiarekin, eta 13:30ean trikipintxo-poteoa egingo dute. 15:00etan egingo dute herri bazkaria, tabernan, eta, ostean, herri-musikarekin dantza egi- teko aukera egongo da. 21:00etan, Txino Musika Selektorrek jarriko du musika, eta horrekin bukatuko da Sagardo Eguna.
Bazkarirako erreserba egin behar da, Oletako herriko tabernan edo 945 09 72 54 telefono-zenbakira deituta.