Eguraldia lagun izan ez duten arren, biltegian lanak zehaztu eta bertatik beharrezko materiala hartu ostean, auzolana egin dute Aramaion. Frontoi inguruan bankuak jarri eta Ibargoia kalean loreontziak mugitzeko asmoz elkartu dira, baita margotzeko ere.