Zapatuan Gasteizko mobilizaziora joateko dei egin du Aramaixo Bizirik herri plataformak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko martxoaren 20a

Aramaixo Bizirik herri plataformak bihar Gasteizen egingo den Euskal Herria Bizirik-en manifestaziora joateko dei egin du. Mobilizazioan, egungo testuinguru ekologiko, ekonomiko eta sozialarekin lotuta, lurra defendatu eta gutxi batzuen interes ekonomikoak defendatzeko egiten ari diren politika instituzionalak salatuko dituzte. 18:00etan abiatuko dira, Bilbo plazatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak