Aramaioko Udalak bihar goizerako Ibargarain auzolana egiteko dei egin du. 10:00etan elkartuko dira, Bizente Goikoetxea plazan, eta, besteak beste, frontoi inguruan bankuak jarriko dituzte eta Ibargoia kalean loreontziak mugituko dituzte; baita margotu ere. Hilabete honetan Aramaion egiten duten bigarren auzolana da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.