Arrasatera egin du irteera Aramaio Lagunkoiak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko martxoaren 20a

Aramaio Lagunkoiak dagoeneko ohitura hartu du, eta hilean behin, behintzat, irteera bat egiten dute. Azkena atzo egin zuten, eta Arrasateko bidegorritik Garaia gunerainoko ibilbidea egin zuten hainbat aramaioarrek. Ibilbidean zehar geldialdia ere egin zuten, kafetxo bat hartzeko. Adierazi dute "oso gustura" egin zutela paseoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak