Arabako Udaberri Txapelketako senior mailako hiru partidu jokatuko dira gaur, egubakoitza, Maider Unda kiroldegian, 18:30ean hasita.
Lehenengo partiduan lehiatuko dira Txukun Lakuako Mendizabal eta Garcia, Lezao Aguraingo Zabaleta eta San Pedroren kontra.
Bigarrenean, lehiatuko dira aramaioarrak. Herriaren taldeko Aimar Sáez eta Inhar Manterola izango dituzte kontrario Aramaioko Asier Del Campok eta Markel Arriolabengoak.
Hirugarren partiduan, Legutio Di-Da-ko Riok eta Kintanak, aurkari izango dituzte Zaramagako Jausoro eta Lopez.