Frontoi atzealdeko gunea garbi mantentzeko dei egin dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mar. 14a, 15:03

Frontoi atzealdeko guneak duen itxura. (Argazkia: Libe Ramila).

Udalak txukundu eta garbitu egin du gune hura, eta horrela mantentzeko ardura "guztiona" dela adierazi du.

Udalak azaldu du frontoi atzealdean dagoen eremuaren helburu nagusia dela "bertan berezitutako guneetan pilatutako materialak modu ordenatuan biltzea", ondoren "material horiek behar bezala kudeatu eta konpost-prozesuetarako erabili ahal izateko". Gogoratu dute hauek direla bertan jasotzen diren materialak: zuhaitzen adarrak osorik, belar eta hosto barik; konposterako material egituratzailea –adar birrinduak–; eta konpost heldua.

Gaineratu dute Aramaioko Udalak, Gorbeialdeko Kuadrillako gainontzeko udalekin batera, bio-hondakinak kudeatzeko estrategia adostu duela eta, horren baitan, hondakin organikoak "ondo" berezitu eta "eskala lokalean tratatu eta kudeatzeari" lehentasuna emango diola.

Kudeaketa eredu horren baitan, azaldu du "ezinbestekoa" izango dela "kalitatezko material egituratzailea" eskuragarri izatea herrian, eta, horregatik, frontoi atzealdeko eremuaren "erabilera egokia" egitea "bereziki inportantea" izango dela azpimarratu nahi izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak