Euskal Herriko zazpi herrialdeetako mus finalak jokatuko dira martxoaren 22an

Ibai Irasuegi Garai 2025ko mar. 13a, 19:14

Inkernu taberna, Eskoriatza. Argazkia: Artxibotik aterata

Euskal Herriko XVI. mus txapelketako herriz herriko lehen fasea amaitu ondoren, zazpi herrialdeetako kanporaketa fasea jokatuko da martxoaren 22an. Debagoieneko hamabost bikote izango dira bigarren fase horretan.

2.500 bikotek ekin zioten txapelketari eta herriz herriko kanporaketa fasean sailkatutako 496 bikotek hartuko dute parte orain herrialdeetako finaletan. Debagoieneko hamabost talde izango dira hor; honako hauek:

Aramaio

  • Beñat Arrizabalga eta Iñigo Molero.

Bergara

  • Gotxi eta Mikel.
  • Pello eta Labaien.
  • Melo eta Tone.
  • Oregi eta Elorriaga.

Antzuola

  • Unax Errasti eta Iker Otadui.
  • Txomin Alberdi eta Iban Unanue.
  • Joxe Mari Lezeta eta Aratz Olabarria.
  • Agurtzane Loidi eta Nekane Berasategi.
  • Mikel Gabilondo eta Asier Unamuno.

Eskoriatza

  • Jose Regaño eta Aitzol Alaba.
  • Aritz Segura eta Javier Eraña Kabijertua.

Arrasate

  • Aitor Regaño eta Ander Sanchez.
  • Julen Urrutia eta Jon Blazquez.
  • Andoni Uribarren Iturrieta eta Julio Hernandez.

Finalak martxoaren 22an izango dira. Aramaioko bikoteak Gasteizko Toki Eder ikastolan jokatuko du, 10:00etan. Eta gainerako hamalau bikoteak Itsasondoko plazako frontoian batuko dira 15:00etan.

Bigarren fase horren ondoren 128 bikotek jarraituko dute lehian; Gipuzkoakoak 32, Arabakoak 16, Bizkaikoak 10, Behe Nafarroakoak 18, Nafarroa Garaikoak 32, Lapurdikoak 14 eta Zuberoakoak 6. Finala izango da Zigoitiako Gopegi herrian, apirilaren 5ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak