Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketaren bigarren finalerdia ospatuko dute domekan, Aramaioko herri eskolan. 12:00etan, Arabako Errioxako Txandrio taldea eta Aramaioko Izena Pentsau Bida 2 taldea lehiatuko dira. 14:00etan, bazkaldu egingo dute; eta 16:30ean ekingo diote bigarren saioari, Gasteizko bi talde hauek: Pintto Pintto eta Inkostantinkoplan Potoz Poto. Ondoren, bi saio horietako irabazleak lehiatuko dira eta bertako talde irabazlea apirilaren 5ean Gasteizko finalerako sailkatuko da.
Bestetik, aurreko egubakoitzean lehiatu zen Aramaioko Bañera FT taldea, Narbaxan jokatu zen lehen finalerdian, eta aramaioarrak ez dira sailkatu finalerako, saio hura Lautadako 4 Gara taldeak irabazi baitzuen. Aramaixoko Taluek taldearen txanda hilaren 23an izango da.