Herriko memoria historikoa lantzeko lehen bilera egin dute

Gontzal Belategi Zubia 2025ko ots. 21a, 14:00

Eguaztenean egin zuten lehen bilera, udaletxean. Lanean hasteko prest dira partaideak

Eguaztenean udaletxean egin zuten lehenengoz herriko memoria historikoa jasoko duen liburua prestatzeko bilera. Sei pertsona inguru elkartu ziren, eta Julen Arriolabengoa pozik dago bilerak emandakoarekin: "Bilera ondo joan da, giro onean, eta probetxugarria izan da".

Herriko historia jasoko duten liburuen beharra azpimarratu du Arriolabengoak: "Ez dago Aramaioko historia jasotzen duen libururik. Badira mono- grafia batzuk eta Elejalde apai- zaren lanak, baina Aramaioko historia jasoko duen lan mardul bat falta da". Alde horretatik, sortu den taldearen helburua bere aletxoa jartzea da; hain zuzen, 36ko gerraren gainean ikertzea eta idaztea.

Hurrengo bilera

Maiatzaren 7an egingo dute hurrengo bilera, eta Arriolabengoak herritarrei dei egin die parte hartzeko. Hurrengo bilera heldu bitarte ez dira geldik egongo, lanean hasteko nahikoa material dute-eta dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak