Debagoiena 2030ekin elkarlanean, mankomunitate osoan egingo den Mugikortasun Diagnostikoan parte hartuko du Aramaioko Udalak. Horren helburua da Aramaioko herritarren mugikortasun ohiturak identifikatu eta horiek hobetzeko neurriak zehaztea, beti ere, mugikortasun "eredu jasangarri baten mesedetan". Horregatik, Udaletik adierazi dute garrantzitsua dela identifikatzea zeintzuk diren gaur egun herritarrek dituzten ohiturak eta euren beharrak.
Herritarrengandik informazio hori jaso nahian, Herri txikien mugikortasuna izeneko galdetegi bat prestatu dute. Domekara bitartean, hilaren 23ra arte, izango da galdetegia betetzeko aukera, eta, Udaletik herritarrak inkesta hori betetzera animatu dituzte.
Emaitzak, herritarrekin partekatuta
Ondoren, hurrengo eguaztenean, hilak 26, emaitzak jakinarazteko eta herritarren ekarpenak jasotzeko aurrez aurreko saio bat izango da udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:00etan.