Aurtengo Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketaren lehenengo fasean, talde parte-hartzaileak ezagutzeko bertso egunak antolatu dituzte. Joan zen zapatuan, santa-eske egunarekin bat eginez, Aramaioko lehenengo talde parte-hartzailea aurkeztu zuten herrian: Bañera FT.
Eta gaur Aramaioko bigarren talde parte-hartzailea ezagutzeko aukera izango da, Sastiñan 19:00etan egingo den saioan. Izena Pentsau Bida 2 izena daraman taldearen aurkezpen-eguna izango da, zehazki, eta bertsolari hauekin dago osatuta taldea: Manex Agirre, Gari Arexolaleiba, Aitor Ugarte, Eñaut Olaziregi, Iraide Onaindia, Olatz Zuazubiskar, Iker Elexpuru, Maialen Torres eta Gillen Agirre. Haiez gain, bertso eskolako txikienen taldekoek ere abestuko dute Sastiñan egingo den saioan.
Hilaren 14a, berriz, Aramaioko azken talde parte-hartzailea ezagutzeko eguna izango da. Baina hori Legution izango da, hango kultura etxean, 17:30ean. Aramaixoko Talue taldea izango da bertsotan: Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Txomin Abarrategi, Anitz Abarrategi, Hegoi Azkarate, Sabin Abarrategi, Mikel Ruiz de Azua, Unai Etxenausia eta Mikel Ullibarriarana.
Danel Herrarte, Lapurdin
Bertsolari gazteei bertsotan aritzeko plazak eskaintzea helburu duen Bertsuxurla lehiaketan, bestetik, Lapurdiko Azkaine herrian arituko da bertsotan gaur, 19:00etan, Xoko Ona ostatuan, Danel Herrarte bertsolari aramaioarra.