Urtarrileko ohiko osoko bilkura egin zen joan zen asteko eguenean. Dekretuen berri eman, 2023ari dagokion kontu orokorra onartu eta administrazio orokorreko teknikariaren lanpostuaren hizkuntza eskakizunaren aldaketa onartu ostean, galde-eskaeren tartean, EAJko Alberto Amenabar bozeramaileak hartu zuen hitza. Bertan, jeltzaleak Udal Gobernuari eskatu zion kultura etxeko bi langileen egoeraren txosten juridikoak –kanpokoak zein barnekoak– jaso nahi dituztela, baldin eta baldin badaude, eta egoera "konpontzeko" zein pausu eman diren jakin nahi dutela. Salaketarik dagoen ala ez, eta egoera zertan den jakin nahian, txosten bat eskatu zion Amenabarrek Udal gobernuari. Bestetik, Udal Gobernutik Libe Ramila zinegotziak hartu zuen hitza eta erantzun zion esanaz bidaliko dietela gai horri buruz eurek daukaten informazioa.