'Fadia's tree' filma proiektatuko dute domeka honetan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko urt. 22a, 11:23

Filmeko fotograma bat.

Zinema-forum emanaldiak antolatzen dituen Ikusiz Gozatu taldea hilabete honetan zinema eta giza eskubideak gaia lantzen dabil, eta, horren baitan, 2021ean ekoiztutako Fadia's tree ikus-entzunezkoa proiektatuko du domekan, jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin. Kultura etxean izango da emanaldia, 19:00etan, doan.

Fadia Libanon geratutako errefuxiatu palestinarra da, eta ukatu egiten zaion antzinako aberria irrikatzen du ikus-entzunezkoan. Erresuma Batuan egindako lana da, Sarah Beddington-en zuzendaritzapean.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Amnesty International sariaren film irabazlea izan zen, hain justu, 2022an.

Eta, gainera, domekan Aramaioko kultura etxean 19:00etan egingo den proiekzioaren ondoren, solasaldi bat ere izango da. Amnesty International taldeko Alex Santamaria izango da bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak