Eskolako aterpea txukuntzeko ideia proposamenak behar dituzte

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko urt. 20a, 10:15

Eskolako aterpeak gaur egun duen itxura.

Eskolako aterpea eraldatzeko prozesua antolatzen dabil horretarako elkartu den batzordea, eta momentu honetan herritarren laguntza behar dute aterpea txukuntzeko ideiak behar dituztelako. Dagoeneko erabaki dute aterpean irudiak, graffitiak eta esaldiak jarriko dituztela.

Eskolako aterpea eraldatzeko herritarren ideia proposamenak nahi dituzte. Horretarako sortuta dagoen batzordeak erabaki du aterpean irudiak, graffitiak eta esaldiak jarriko dituztela. Eta, horietarako, kontuan hartu beharreko irizpide hauek zehaztu dituzte: errespetuzkoak izatea, euskaraz izatea, ingurunearekin bat egitea eta "denok batzen gaituena" izatea.

Ideiak bidaltzeko epea

Proposamenak jasotzeko epea otsailaren 9an bukatuko da. Eta ideia horiek Aramaixo Herri Eskolako helbide honetara bidali beharko dira aramaioeskola@aramaioeskola.eus. Bestela, kultura etxean edota eskolan bertan egongo diren kutxetan ere jasoko dituzte. Gero, herriko artistekin landuko dituzte jasotako lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak