Bittor Mendialdua omendu dute Bizente Goikoetxeakoek

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko urt. 9a, 12:33

Bizente Goikoetxea abesbatzakoak Gabonetako kontzertuan, irudiaren eskuinean Mendialdua dagoela.

Organo-jole aramaioarra den Bittor Mendialdua eskertu nahi izan dute abesbatzakoek, urte askoan euren bidelagun izan delako eta gaur egun ere oraindik eurekin lanean jarraitzen duelako.

Bittor Mendialdua organo-jole aramaioarrak 91 urte beteko ditu aurten, eta Bizente Goikoetxea abesbatzakoek orain artean euren alboan egin izan duen lan guztiagatik eta gaur egun ere eurekin organoa jotzen jarraitzeagatik eskertu nahi izan dute Mendialdua.

Gabonetan abesbatzak eskaini zuen kontzertuan esker hitzak izan zituzten Mendialduarendako, eta lore sorta oparitu zioten bertan, eskertza moduan. Anton Herrarte zuzendariak adierazi du "lan oso ona" egiten jarraitzen duela gaur egun ere, eta beti dagoela laguntzeko prest.

23 urterekin hasi zen organo-jole lanetan, eta, 67 urte geroago, gaur egun ere organo-jole jarraitzen du, bai herriko elizan, baita Bizente Goikoetxea abesbatzarekin ere.

Abesbatzako kide den haren emazte Pilar Irasuegik esan du "sorpresaz" jaso zuela omenaldia Mendialduak, ez baitzuen halakorik espero: "Hitz barik gelditu zen, poz izugarriarekin. Ilusio handia egin zion".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak