Hiru inpresora modelo eraman zituzten Aramaiora, herritarrei 3D inpresoren eboluzioa erakutsi ahal izateko. Kiroldegian izan zirenek teknologia berri horri buruz ikasteko aukera izan zuten, puzzleekin hiru dimentsiotan dibertitzen ziren bitartean.
Bertan izan zen Ander Yuste saioaren gidariak adierazi du "galdera asko" irten zirela inpresio eta enpresoren inguruan, eta hauxe gaineratu du: " Ekitaldiaren momentu politena adineko pertsonak parte hartzera animatu zirenean iritsi zen, belaunaldi berriekin une paregabeak partekatuz. Jardunaldia erronka zirraragarri batekin amaitu zen: altxorraren puzzle bat irekitzea, bertaratutako guztien laguntza behar zuena, eta guztien laguntzarekin zabaldu zena. Ikasketa, dibertsioa eta batasun komunitarioa uztartu zituen ekitaldiak, eta gehiagorako gogoz utzi zituen aramaioarrak. Gainera, helduek Aramaioko giltzatako bat eraman zuten etxera". (Argazkiak: Ander Yuste).