Intentsitate handiko indar entrenamendu tailerra egingo da bihar 10:30etatik 12:30etara bitartean frontoiko gimnasioan, Iturzuri emakume taldeak antolatuta.
Bertara joateko izena eman behar da eta oraindik lau pertsonandako lekua dago. Bi modu jarri dituzte izena emateko: 635 73 84 75 telefono-zenbakiaren bitartez edo iturzuri@gmail.com helbidera idatzita. Prezioa 40
euro da.