Ertzaintzak jakinarazi duenez, 13:46an izan da lan istripua. Aramaio eta Eskoriatza arteko obra batzuetan lanean ari zen behargin bati gidatzen ari zen "dumper" kamioi bat irauli egin zaio. Ez da barruan harrapatuta gelditu baina laguntza behar izan du ateratzeko. Gasteizko suhiltzaileak, ertzainak eta osasuneko langileak gerturatu dira 4x4 ibilgailu batean istripua izandako tokira eta hantxe artatu dute 51 urteko gizonezkoa. Helikopteroan eraman dute Atxabalpe futbol zelaira eta handik gero, anbulantzian, Gasteizko Txagorritxu ospitalera.