Harrera beroa egin diote Sabin Salaberriren dokumentalari, haren jaioterrian

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko aza. 28a, 09:57

Ruiz de Gorbea, Velez de Mendizabal eta Gonzalez Gavilan, atzoko Aramaioko aurkezpenean. (Argazkia: Jose Mari Velez de Mendizabal).

Aramaioarraren bizi-ibilbidea jaso duen Ametsak ikus-entzunezkoa proiektatu zuten atzo arratsaldean, kultura etxean.

Dokumental "oso hunkigarria" dela adierazi dute hainbat herritarrek, Sabin Salaberri musikari eta konpositoreari buruzko Ametsak lana ikusi ostean. 

Irailean aurkeztu zuten Gasteizen eta ordutik Arabako hamabost herritan aurkeztu dute. Atzo, eguaztena, izan zen Aramaion proiekzioa, eta ostean, mahai-ingurua eskaini zuten Enrike Ruiz de Gordoa –dokumentalaren gidoilariak–, Eloy Gonzalez Gavilanek –zuzendariak– eta Jose Mari Velez Mendizabalek –Urrezko Zeledonen presidenteak eta Aramaioko Seme Kuttunak–.

Dokumentalaren proiekzioan izan ziren batez ere Salaberriren lagunak, eta haren jaioterrian aurkeztu ostean, beste herri batzuetan erakusten jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak