Sabin Salaberriren 'Ametsak' dokumentala aurkeztuko dute herrian

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko aza. 27a, 12:10

Gasteizko alkate Artolazabal, Salaberri, Velez de Mendizabal eta Gasteizko Udaleko Kultura zinegotzi Diaz de Corcuera, Salaberri omendu zuten ekitaldi batean. (Argazkia: U.Z.E.).

Abuztuan 90 urte bete zituen Sabin Salaberri musikari eta konpositore aramaioarraren ibilbidea jasotzen duen Ametsak dokumentala aurkeztuko dute gaur, eguaztena, haren jaioterrian, Aramaion. Ostean, mahai-ingurua egingo dute.

Kultura etxean 18:00etan proiektatuko dute gaur Sabin Salaberri musikari eta konpositore aramaioarraren ibilbidea jasotzen duen Ametsak dokumentala.

Sabin Salaberri musikari eta konpositore aramaioarraren bizi-ibilbidea jaso dute bertan. Eta protagonistaren ahotsa jasotzeaz gain, aramaioarra hurbildik ezagutu duten zenbait lagunek ere hitz egiten dute bertan.

Urrezko Zeledonak elkarteak, Inspirartek eta Vital Fundazioak elkarlanean egin dute Ametsak ikus-entzunezkoa eta gaurko ekitaldian izango dira Enrike Ruiz de Gorbea –dokumentalaren gidoilaria–, Eloy Gonzalez Gavilán –zuzendaria– eta Jose Mari Velez Mendizabal –Urrezko Zeledonen presidentea edo Aramaioko Seme Kuttuna–. Proiekzioaren ostean, mahai-ingurua egingo dute.

Gasteizen estreinatuta

Irailean estreinatu zuten dokumentala Gasteizko Vital Kutxa Fundazioaren aretoan, eta orain, Salaberriren jaioterrian, Aramaion aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak