Pasa den egubakoitzean izan zen Santa Zezilia Eguna, musikarien eguna, eta aitzakia hori medio eskaini du emanaldia Bizente Goikoetxea abesbatzak. Bizente Goikoetxearen Ave verum kantua abestu dute, besteak beste. Horrekin batera, emanaldia Santa Zezilia kantuarekin borobildu dute.