Aurten, Iturzuri Emakume Elkarteak antolatu du, Udalarekin batera, Azaroaren 25eko egunaren bueltako egitaraua.
Bihar, zapatua, ikuskizun bat izango da, 19:00etan: Mattalingo alaba. Saturrarango espetxean diktadura frankistan preso egondako emakumeak omentzeko ikuskizuna.
Domekan, zineforuma izango da: Afrikako zinemen jaialdiko Our father, The Devil emango dute, kultura etxean, 19:00etan.
Azaroaren 25ean, elkarretaratzea egingo dute, Bizente Goikoetxea plazan, 18:00etan.
Eta abenduaren 2an, June Fernandezen Aingeruak eta neskameak liburuaren aurkezpena egingo dute, kultura etxean, 18:00etan.
Hausnarketa bultzatu nahi dute, indarkeria matxista "oso presente" dagoela iritzita.