AntzokOH! egitasmoaren baitan antolatu dituzte ikuskizunak Azkoaga auzoan. Idi begi izenekoa Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Eta Gizaunka, berriz, oso pertsonaia berezia da, txakur bihurtu dela aitortu eta bere esperientziaz hitz egiten duen gizonarena.
Bi emanaldiak Azkoagako elizan izango dira domekan, 12:00etan hasita.