Hainbat ekintza antolatu dituzte Aramaion, azaroaren 25aren bueltan. Aurtengo azaroaren 25a oroitzeko ekintza programa, hainbat eragilerekin batera osatu dute, eta horien bidez, hausnarketa bultzatu nahi dute, oraindik ere indarkeria matxista "oso presente" dagoelako egunerokoan.
Hainbat hitzordu
Lehena, domekan izango da, hilaren 17an. Virginia Imazek clown ikuskizuna eskainiko du; Pronoia. Kultura etxean izango da, 18:00etan.
Azaroaren 23an beste ikuskizun bat izango da 19:00etan: Mattalingo alaba. Saturrarango espetxean diktadura frankistan preso egondako emakumeak omentzeko ikuskizuna izango da.
Azaroaren 24an, zineforuma izango da, Afrikako zinemen jaialdiko Our father, The Devil eskainiko dute. Kultura etxean izango da, 19:00etan.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egongo da Bizente Goikoetxea plazan, 18:00etan.
Eta amaitzeko, abenduaren 2an, June Fernandezen Aingeruak eta neskameak liburuaren aurkezpena egingo dute kultura etxean, 18:00etan.