San Martin pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko aza. 14a, 09:16

Aurtengo pilota txapelketako une bat.

Irailean hasi zen San Martin pilota txapelketa amaierara iritsiko da zapatuan. Zazpi eta hamasei urte bitarteko 60 bikote ibili dira lehian ordutik eta zortzi kategoriatako finalak jokatuko dituzte kiroldegian, 16:00etan hasita. Tartean, bi aramaioar daude.

Hainbat parte-hartzaile aramaioar izan dira aurtengo San Martin pilota txapelketan, baina finalera bi iritsi dira: alebin mailako Oinatz Bailez, Legutiko Mattin Agirre bikote duela, eta kadete mailako Markel Beitia, Unax Gonzalez aretxabaletarra bikotearekin. Guztiak ere nor baino nor gehiago arituko dira zapatuko finaletan, garaipena lortu ahal izateko.

Antolatzaileek adierazi dute orain arteko txapelketa oso polita eta jendetsua izan dela, eta espero dutela, zapatuko finalen egunean kiroldegian herritar dezente batzea eta giro onean ematea bukaera txapelketari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak