Orain artean bezala, bi zatitan jokatuko da Kopla Txapelketa: 19:30etan Goiko Taberna zenaren parean elkartuko dira egubakoitzean zortzi bertsolariak, eta lehen ariketak kalean egingo dituzte.
Bigarren zatia, afalostekoa, Aramaioko Eskolan jokatuko da, bertako jangelan afalduko baitute parte-hartzaile eta bertsozaleek.
Musikariek lagunduta, zortzi bertsolariak hasiko dira kantuan, eta bi bertsolari sailkatuko dira buruz burukora. Bi saioak aurkezteko ardura bertso-eskolako kideek izango dute.