Gantzagako jaiak, iruditan

Jone Arruabarrena 2024ko aza. 9a, 17:04

Barikuan hasi ziren Gantzagako jaiak, eta atzo ere, eguraldia lagun, hainbat ekintza antolatu zituzten Gantzagako auzotarrek: bermut dantza, bingoa zein mus txapelketa, besteak beste.

Asteburu honetan izan dira Aramaioko Gantzaga auzoko jaiak, eta giro ederrean igaro dituzte herritarrek.

Barikuan kanpai errepika eta txapliguak eduki zituzten, baita kontzertu akustikoa eta afaltzeko zizka-mizkak ere. Gaua Tiger Brothers DJekin bukatu zuten.

Larunbatean ere izan zituzten kanpai errepika eta txapligueak. 12:00etan meza nagusia izan zen, eta 13:00etan bermut dantza eta bingoa. Arratsaldean, mus txapelketa izan zuten. 18 bikotek hartu zuten parte, eta Aitzol Gardoki eta Iñaki Larrañagak irabazi zuten. Patata tortila txapelketa, berriz, Xabi Crespo, Unax Crespo eta Maria Tijerok irabazi zuten, aurkeztu ziren 10 tortilen artean. Txirrindulari lasterketan, berriz, 30 parte hartzaile egon ziren, eta Aratz Larrañaga, Iñigo Peñalba eta Nile Agirretxe izan ziren irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak