Herriko patroiaren eguna ospatzeko, gaur arratsaldean eskolan gaztaina erreak izango dituzte, guraso elkartearen eta eskolakoen eskutik.
Eta horren ostean, 18:30ean Bizente Goikoetxea plazan trikiti kalejira izango da. Jatekoa eta edatekoa ere izango da bertan.
Astelehenean, udaletxea eta eskola itxita
Azaroaren 11, astelehena, izango da San Martin eguna, eta ondorioz, udaletxea eta eskola itxita egongo dira egun horretan.