Gaurtik domekara bitartean sanmelixenak ospatuko dituzte Gantzaga auzoan. 19:00etan hasiko dira jaiak, kanpai-errepikarekin eta suziriarekin, eta ondoren kontzertu akustikoa emango du Amaiur eta Unai bikoteak. Afariaren ostean, DJ Tiger Brothers-en txanda izango da.
Bihar goizean ere kanpai-errepikarekin eta suziriarekin ekingo diote egunari, 09:00etan, eta 12:00etan izango da meza nagusia. Ondoren, bermut-dantza eta bingoa egingo dituzte. 17:00etatik aurrera mus eta patata-tortilla txapelketetan parte hartzeko aukera egongo da eta umeak tailerretan eta puzgarrietan jolastu ahal izango dira. 19:30ean izango da patata-tortilla txapel-ketako sari-banaketa 23:00etan, berriz, dantzaldia.
Beste bi egunetan moduan hasiko da eguna domekan, eta 11:15ean Arrasate Musikaleko Txistulari Bandak kontzertua emango du. 12:30ean hasiko da 42. Gantzaga Saria txirrindulari igoera. 13:00etan trikitilariek alaituko dute poteoa, eta, festak amaitzeko, tute txapelketa egingo dute, 17:00etan.