'Munduari itzulia 80 egunetan' antzezlana, domekan, Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko azaroaren 8a

Eriz Alberdi aktorea, Munduari itzulia 80 egunetan antzezlanean. (Argazkia: ST).

Ainhoa Alberdik zuzendutako eta Julio Verneren eleberrian oinarritutako Munduari itzulia 80 egunetan antzezlana taularatuko du azaroaren 10ean Sustrai Teatroak, arratsaldeko bostetan hasita, kultura etxean. Hain zuzen ere, eleberria argitaratu zenetik 150 urte bete dira aurten. 3 urtetik gorakoendako antzerki familiarra da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak