Bigarren urtez Kintada Eguna ospatuko dute zapatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko aza. 7a, 10:01

Gazte Egunean, herritarrak bazkaltzen. (Argazkia: Aramaio Tropikaleko Gazte Asanblada).

Aramaio Tropikaleko Gazte Asanbladak antolatuta, askotariko kintadatako 43 lagunek eman dute izena zapatuan egingo duten bazkarirako. Egun osoko jaia antolatu dute.

Duela bi urte antolatu zuen lehenengoz Kintada Eguna, Aramaio Tropikaleko Gazte Asanbladak. Egunaren helburua zen gazteak zein nagusiak, herriko askotariko kintadak elkartzea eta ospakizun egun bat izatea. Orduan, gazteak bakarrik animatu ziren, eta ondorioz, iaz Kintada Eguna ospatu beharrean, Gazte Eguna antolatzeko erabakia hartu zuten. Dena den, aurten bigarrenez Kintada Eguna antolatzeko ardura hartu du Gazte Asanbladak eta bertako kide June Ballesterosek adierazi du bazkarirako 43 lagunek eman dutela izena: "Hainbat kintadatako gazteek eman dute izena eta gogotsu gaude egunerako. Ea datorren urtean nagusiagoak ere animatzen diren, guztiondako jai bat izatea nahi dugulako", esan du.

Egun osoko jaia

Bihar 13:00etan Anbototik hasita, triki-poteoa egingo dute. Bazkaria Bizente Goikoetxea plazan egingo dute eguraldi onarekin. Bestela, frontoian edo udaletxeko arkupetan. Bingoa izango dute gero eta Gantzagako jaietara joango dira ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak