Azkarrena izan zen Urrakiko Igoeran Josu Beitia aramaioarra eta proba horretan lortutako denborak tarteko, Euskal Herriko txapela ere Beitiarendako izan da. Denboraldi hasiera nahiko kaskarra izan zuen autoarekin arazoak izan zituelako, baina amaiera ona ematea lortu du.