Ganix Rodriguez irabazle Etxaguenen

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urriaren 20a

Atzo arratsaldean jokatu zen Aramaioko Etxaguen auzoan Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako jardunaldia, eta Ganix Rodriguez nagusitu zen zazpi txirlo botata. Elgetako Bittor Astigarraga bigarren sailkatu zen Rodriguezen txirlo kopuru bera jaurtita.

Atzo festa giroa nagusitu zen Etxaguenen izan ere, Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako jardunaldiaren harira hainbat ekintza antolatu zituzten egun osorako. 17:00ak pasata hasi zen, jardunaldia eta 75 lagunek hartu zuten parte tiraldian.

Azkenean, Ganix Rodriguezek irabazi zuen zazpi txirlo botata. Honela geratu zen sailkapena:

  1. Ganix Rodriguez (Asola-Berri): zazpi txirlo
  2. Bittor Astigarraga (Elgeta): zazpi txirlo
  3. Joseba Lazkano (Laztur): sei txirlo
  4. Santos Muños (Floreaga): bost txirlo
  5. Gorka Bereziartua (Elgeta): lau txirlo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak