Izena eman daiteke KZguneak antolatutako urriko ikastaroetan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urr. 16a, 17:35

KZgunearen zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu urrirako. Saio guztiak 16:00etatik 18:00etara izango dira adierazitako egunetan. Plazak mugatuak dira eta izena itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora idatzita eman behar da.

KZguneak bost ikastaro antolatu ditu urriko bigarren hamabostaldirako eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Egingo duten lehen ikastaroa Google Maps-i buruzkoa izango da: Google maps, zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu. Urriaren 18an eta 21ean izango da. Google argazkiak erabiltzen eta lainoan argazkiak antolatuta edukitzen ere ikasi ahal izango da urriaren 22an eta 23an. Urriaren 17a baino lehen eman behar da izena.

Smartphonetan bideoak editatzen irakasiko dute urriaren 24an eta 25ean, eta izena emateko epea urriaren 22an amaituko da. Garraio publikoa zure smartphonean, berriz, urriaren 28an eta 29an izango da. Azkenik, Osakidetzarekin online izapidetzak egiteko ikastaroa urriaren 30ean eta 31n egingo dute. Azken bi ikastaroetarako izena urriaren 24rako eman behar da.

Saio guztiak KZgunean izango dira 16:00etatik 18:00etara. Plaza mugatuak dira eta izena emateko itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak