Pasa den zapatuan hainbat margolarik hartu zuten parte Aramaioko XXXII. Kaleko Margo Lehiaketan eta goizean zehar herriko txokoetan aritu ziren margotzen.
Egunean bertan eman zituzten sariak eta helduen kategorian Leticia Gaspar Garcia nagusitu zen. Bigarren saria eskuratu zuen Jokin Telleria Telleriak eta hirugarrena, Inam Aranburu Elustondok. Umeek kategorian, berriz, Paula Arruza Murelagak irabazi zuen, eta bigarren eta hirugarren sarituak izan ziren, hurrenez hurren, Lide Abarrategi Txintxurreta eta Jule Lizarralde Errasti.
Erakusketa asteburuan
Lehiaketan aurkeztutako lanak egubakoitzetik domekara Sastiñan jarriko duten erakusketan egongo dira ikusgai. Honakoa izango da ordutegia: urriaren 18an 18:00etatik 19:30era, eta urriaren 19 nahiz 20an 12:00etatik 14:00etara.