Arratsaldeko 19:30etan hasita, bi zatitan jokatuko da txapelketa: 19:30etan Goiko Taberna zenaren parean elkartuko dira zortzi bertsolariak, eta lehen ariketak kalean egingo dituzte. Bigarren zatia, afalostekoa, Aramaioko Eskolan jokatuko da, bertako jangelan afalduko baitute parte-hartzaile eta bertsozaleek. Musikariek lagunduta, zortzi bertsolariak hasiko dira kantuan, eta bi bertsolari sailkatuko dira buruz-burukora. Bi saioak aurkezteko ardura bertso-eskolako kideek izango dute.
Zortzi bertsolari hauek arituko dira kantuan: Igor Elortza (Durango), Ekhiñe Zapiain (Bera), Aitor Bizkarra (Abadiño), Amaia Iturriotz (Urretxu), Erika Lagoma (Lesaka), Unai Gaztelumendi (Añorga), Eli Zaldua (Gasteiz) eta Josu Sanjurjo (Lesaka).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.