Zapatuan egingo den XXXIII. Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du Aramaioko udalak. Euskarriak Sastiñan, Bizente Goikoetxea plazan, zigilatuko dira lehiaketaren egunean 08:30etatik eta 10:30ak bitartean, eta margolanak Aramaioko udaletxean, sinatu barik, aurkeztuko dira lehiaketaren egunean 13:30ak arte.
Epaimahaiaren erabakia lehiaketaren egunean jakinaraziko da Sastiñan bertan, 15:00etan, eta une horretan banatuko dituzte sariak. Hilaren 18tik 20ra bitartean, berriz, erakusketan jarriko dituzte margolanak.